Gure ikastetxea Arroa Beheko (Zestoa) auzoan kokatua dago, eta Eskola Txikia da, udalerri berbereko Aizarnarekin  batera.

Eskola Txikia, Publikoa eta D eredukoa , gaur egun hiru eraikinetan banatua.

Eskola Txikia izanik, bere baitan ezaugarri hauek biltzen ditu:

·        Eskola publikoa eta auzoan dagoen bakarra.

·        Euskalduna eta Euskal Kultura aintzat duena.

·        Sei ikasgela edo gutxiago duen eskola.

·        Talde txikiak.

·        Adin desberdineko haurrak gela berean.

·        Elkarreragina eta kooperazioa era naturalean sustatzen dira.

·        Auzoaren nortasuna eta kulturan oinarritutako heziketa bultzatzen duena.

·        Inguruarekin, naturarekin harreman zuzena.

·        Leku atsegina, elkar ezagutzeko eta aintzat hartzeko aukera ematen duena.

·        Ikasle, irakasle eta gurasoen arteko harreman estua.

·        Inguruko Eskola Txikietakoekin  (Oikia, Aizarna eta Aizarnazabal) ekimen bateratuak burutzen dituena eta, era berean, Gipuzkoako Eskola Txikietako elkarteko partaide dena.

·        Udalarekin harreman zuzena mantentzen jarraitzen duena.

·        Eleanitza.

 

Ikastetxearen sorrera nahiz ibilbideari  dagokionean, Eskola Publiko bat egitearen asmoa, auzokideen nahia izan da aspaldidanik.

 

Hala, 1909an zenbait auzokidek Eskola Publiko bat eraikitzeko   eskaera egin zioten udaletxeari. Hainbat gorabehera ondoren, eta bertan sortua zen “Lantoki Eskolari” muzin egin gabe ,1918an Gracian Alberdiren nahi eta emankortasunari esker eta udaletxearen onespenarekin, Eskola etxea sortu zen.

 

Gerora, 1950ean Eskola Publikoaren lehen eraikinak egin ziren, 6 eta 14 urte bitarteko haurrentzat  (50 haur,) eta 6 urte bitartekoak, Eskola Parrokian aritzen ziren.

 

Gaur egun eskola berria daukagu (2019ko irailan hasi ginen bertan). Aurten 57 haur daude eskolan.